Begihandi - onddo nahaskia

Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Begihandia 0.625 kg
Tipula 0.5 kg
Txipiroi-tinta 0.002 kg
Onddo izoztuak 0.25 kg
Arrautzak 12.0 ud
Moldeko ogia 0.3 ud
Perrexila 3.0 g
Gatz fina 5.0 g
Elaborazioa

Begihaundiak presatzeko:

  • Garbitu piperrak. Zuritu kipula eta berakatza. Moztu barazkiak julianan.
  • Garbitu begihaundiak eta erregosi barazkiekin batera.
  • Kuzinatu ondoren, atera begihaundiak barazkietatik eta moztu dadoetan.
  • Erreserbatu barazkiak saltsa egiteko.

Saltsa prestatzeko:

  • Gehitu txipiroi tinta erregosketako barazkiei.
  • Utzi kuzinatzen, xehetu eta iragazi saltsa fin-fina lortuz.
  • Gatzondu.

Hornidurak prestatzeko:

  • Moztu piperrak eta kipula brunoisean. Sueztitu oliba olioarekin.
  • Moztu onddoak dadoetan. Erreserbatu.
  • Kendu moldezko ogiaren izkinak, moztu triangeluetan eta frijitu. Erreserbatu erretilu batean paper xurgatzailearekin, soberan duen koipea kentzeko.

MUNTAIA

  • Jarri zartagin batean kipula eta piper berdeak sueztitzen.
  • Gehitu begihaundiak, onddoak dadoetan eta salteatu.
  • Kraskatu arrautzak eta irabiatu hagaxka baten laguntzarekin.
  • Gehitu arrautzak zartaginera eta eragin espatula betekin, mamitsua geratu arte. Gatzondu.
  • Plateratu nahaskia eta jarri saltsa beltza ondoan.
  • Apaindu ogi frijitu triangelu batekin. Hautseztatu perrexila xehetuarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 2.82 g
Gantz azido aseak 8.15 g
Gantz azido monoasegabeak 22.44 g
Gantz azido poliasegabeak 5.18 g
Kolesterola 904.0 mg
Kaltzioa 318.08 mg
Burdina 6.65 mg
Zinka 17.28 mg
A bitamina 451.18 ug
C bitamina 74.71 g
Azido folikoa 121.67 ug
Gatza (Sodioa) 1205.13 mg
Azukreak 1.57 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.