Modenako ozpinetan eskabetxatutako untxia barazkietkin

60 min
Tenperatura: Epela
Plater mota: Okelak
Alergenoak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Eskuzuriak
Eskuzuriak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Untxia 1.0 kg
Irin ahula 0.1 kg
Tipulatxa 0.5 kg
Azenarioak 0.2 kg
Kuiatxoa 0.2 kg
Ezkai 0.002 g
Gatz larria 0.002 kg
Ura 0.3 l
Elaborazioa
  • Zuritu berakatzak, tipulatxak, azenarioak eta aurretiaz galdarraztatutako Cherry tomatetxoak
  • Moztu kuiatxoa azalarekin xerra finaten eta galdarraztatu.

 Eskabetxearen elaborazioa:

  • Untxiaren aurreprestaketak: kendu burua (bota), atera eta erreserbatu giltzurrunak eta gibela. Erdibitu untxia “kanalean” eta banatu aurreko eta atzeko izterrak (hezurgabetu), eta azkenik, hezurgabetu bi solomoak hegalarekin (bildu eta banaka bridatu/ lotu).
  • Irineztatu eta frijitu oliotan gorritu arte. Oliotik atara eta erreserbatu.
  • Sartu olioan berakatza eta azenarioak, eta konfitatu 5 minutuz. Gehitu modenazko ozpin-olioa, ura (untxiaren hondoa), gatza, ezkaia, piperbeltz aleak eta ereinotza.
  • Egosi dena 5 minutuz. Denbora igarota sartu eskabetxatutako untxia eta kuzinatu 30 minutuz.
  • Gomendagarria da plateratu baino 24 ordu lehenago egitea. Hozkailuan gorde.
  • Ez sartu eskabetxean Cherry tomatetxoa eta kuiatxoa. Barazki hauek beste batzuengatik ordezkatu daitezke garaiaren arabera: brokoli, azalore, romanesku, peniloak,…).

 

MUNTAIA

·    Moztu solomo bakoitza sei xerratan, patatak hiru zatitan eta besoak osorik.

·    Jarri, plateraren alde batean, untxiaren hiru zati, eta beste aldean barazkiak (kipula, berakatz ale bat, tomatetxo bat eta kuiatxo xerra bat, etab.).

·    Saltseatu eta apaindu emultsionatutako eskabetxearekin, ezkai-adaxkarekin, ereinotza eta piperbeltz aleekin.

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 6.88 g
Gantz azido aseak 10.98 g
Gantz azido monoasegabeak 49.65 g
Gantz azido poliasegabeak 6.92 g
Kolesterola 142.3 mg
Kaltzioa 128.25 mg
Burdina 4.57 mg
Zinka 3.81 mg
A bitamina 792.24 ug
C bitamina 47.41 g
Azido folikoa 74.68 ug
Gatza (Sodioa) 205.33 mg
Azukreak 16.4 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.