Perretxiko, otarrainska eta sasoizko barazkitxoen entsalada epela

Elaborazioa

Ragoutarentzat:

  • Moztu leka eta azenarioa julianan, eta egosi (bereizita) ingeles erara.
  • Zuritu tomateak, kendu haziak eta moztu dadotxoetan. Beste barazki batzuk erabili daitezke: azalorea, brokolia, cherry tomatetxoak…
  • Moztu berakatza eta perexila brunoisean.
  • Garbitu zizak oihal-heze batekin eta kendu azala oinari. Ebaki xaflatan eskuekin.
  • Zuritu otarrainxkak gordinik (utzi isatsa apaintzeko).
  • Egin fumeta barazki eta otarrainxken oskolekin (egosi 10 minutu).

Barazki bouquetarentzat.

Barazki bouquetaren ozpin-olioarentzat.

MUNTAIA

Ragout-a egiteko:

  • Berotu olioa, gehitu zizak, sukaldatu, gehitu otarrainxka salteatuak + berakatza + ozpin tanta batzuk + irina + fumeta + goarnizioak (azenarioa, leka, tomatea eta soja kimuak). Jarri gatz puntuan.
  • Egosi estalita minutu bat, apaindu perexilarekin eta zerbitzatu.

Plateratzeko:

  • Prestatu bouqueta.
  • Jarri (plateraren erdian) ragout-a eta gatzestatu.
  • Jarri bouqueta ragout-aren alde batean eta apailatu. 
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 8.53 g
Gantz azido aseak 6.87 g
Gantz azido monoasegabeak 39.74 g
Gantz azido poliasegabeak 4.82 g
Kolesterola 100.25 mg
Kaltzioa 197.3 mg
Burdina 5.29 mg
Zinka 2.69 mg
A bitamina 421.07 ug
C bitamina 39.7 g
Azido folikoa 148.13 ug
Gatza (Sodioa) 255.61 mg
Azukreak 11.72 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.