Txitxarro marinatua eta baltsamikoa

90 min
Plater mota: Arrainak
Tenperatura: Hotza
Alergenoak
Esnea
Esnea
Soja
Soja
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak anoarentzat
Txitxarroa 1.2 kg
Gatz fina 2.0 g
Azukrea 2.0 kg
Laranjak 0.1 kg
Soja-saltsa 0.05 l
Oliba beltz 0.15 kg
Ardi-gazta 0.2 kg
Tomate udarekara 0.3 kg
Martorria 5.0 g
Lima 0.05 kg
Albaka 25.0 g
Piperbeltz ehoa 2.0 g
Elaborazioa

Txitxarroaren elaborazioa:

  • Garbitu txitxarroa, atera solomoak eta kendu azala.
  • Egin nahasketa bat gatza eta azukreduna (%50-era), gehitu laranja erdi baten zukua eta soja saltsa.
  • Jarri hutsean txitxarro solomoak, gatza eta azukrearekin erabat estalita.
  • Utzi marinatzen ordu bat.

Txitxarroaren guarnizioarentzat:

  • Moztu brunoisean oliba beltza eta martorria.
  • Moztu dadotxoetan gazta keztatua.
  • Zuritu tomatea, kendu haziak eta moztu dadotxoetan.

Txitxarro tinbala egiteko:

  • Atera txitxarroa hutsean dagoen boltsatik, garbitu solomoak (kendu gatza eta azukrea).
  • Txikitu dadotxoetan.
  • Nahastu txitxarro dadotxoak gazta, tomatea eta oliba beltzekin.
  • Apailatu oliba olioa birjinarekin, lima zukua eta martorri xehetuarekin.
  • Egin tinbal bat plateratzeko uztai batekin.

Apaintzeko:

  • Hutsean ontziratu: tipulatxo-gorriak + azenario txikiak + porru txikiak gatza, piperbeltz beltza eta olioa.
  • Egosi hutsean 65ºZ-tara 10 minutuz.

Albaka lurrunerako:

  • Infusionatu albaka urarekin.
  • Egin izotz-siku pastila bat.

PLATERATZEA

  • Jarri tinbala xukatua zulatutako plater batean.
  • Apaindu barazki txikiekin.
  • Jarri izotz-sikua veste plater sakon batean.
  • Isuri albaka infusioa -zerbitzuko pitxer batekin- izotz-sikuaren gainetik.
  • Jarri zulatutako platera eta tinbala izotz-sikua eta albaka infusioaren plater gainean.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.67 g
Gantz azido aseak 17.56 g
Gantz azido monoasegabeak 26.38 g
Gantz azido poliasegabeak 6.7 g
Kolesterola 168.0 mg
Kaltzioa 447.44 mg
Burdina 4.58 mg
Zinka 2.37 mg
A bitamina 256.02 ug
C bitamina 25.23 g
Azido folikoa 66.86 ug
Gatza (Sodioa) 3005.3 mg
Azukreak 386.77 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.