30 min
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Arrautzak
Arrautzak
Sulfitoak
Sulfitoak
Arraina
Arraina
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak anoarentzat
Patata 1.5 kg
Arrautzak 2.5 ud
Perrexila 0.008 g
Ilar izoztuak 0.175 kg
Bakailao glasatua 0.3 kg
Fumeta 1.0 l
Tipula 0.067 kg
Porruen atal berdea 0.667 ud
Perrexila 0.001 g
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.267 kg
Ura 1.0 l
Elaborazioa

AURREELABORAZIOAK

  • Gezatu bakailaoa, eta ebaki lauki txikitan.
  • Zuritu patata, eta ebaki zentimetro bateko xerratan (robotaren C-10 hortzarekin egiten da normalean).
  • Ebaki baratxuria eta perrexila brunoisean.

ELABORAZIOA

  • Prestatu fumet bat.
  • Egosi eta zuritu arrautzak. Erdibitu ondoren luzetara.
  • Egosi ilarrak ingeles erara izoztua bada.
  • Jarri berotzen baratxuriak pil-pil egiten hasi arte. Gehitu patata eta sueztitu, eta bota orduantxe perrexil pixka bat.
  • Behin patata berotuta, busti fumetarekin patatak estali arte, eta utzi egosten su txikian ia-ia eginda egon arte.
  • Gehitu orain hornigaia, (bakailaoa, ilarrak, eta arrautza egosia) ahalik eta oberen kokatuz. Utzi dena pare bat minutuz irakiten, bakailaoa mamitu arte.
  • Jarri gatz-puntuan, eta gehitu gainerako perrexila. 

ZERBITZUA

  • Plateratu plater sakon batean makailau zati batekin eta arrautz egosi erdi batekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 16.88 g
Gantz azido aseak 1.49 g
Gantz azido monoasegabeak 1.43 g
Gantz azido poliasegabeak 1.5 g
Kolesterola 130.5 mg
Kaltzioa 230.5 mg
Burdina 5.85 mg
Zinka 2.36 mg
A bitamina 276.77 ug
C bitamina 116.3 g
Azido folikoa 287.81 ug
Gatza (Sodioa) 140.33 mg
Azukreak 23.99 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.