Orekia muxila eta perretxikoekin

Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Onddo izoztuak 0.1 kg
Txahal-hazikontxo izoztuak 0.25 kg
Tipula 0.25 kg
Ozpina 0.03 l
Perrexila 3.0 g
Gatz fina 3.0 g
Tipula 0.05 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.3 ud
Hezurrak 0.15 kg
Ardo beltza 0.025 l
Ura 0.5 l
Elaborazioa

Orea prestatzeko:

  • Likidotu ziazerbak.
  • Egin eskuz ore freskoa.
  • Atera orea eta zabaldu xafla batean, tagliatelleak itsatsi ez daitezken.

Onddo emutsioa prestatzeko:

  • Konfitatu onddoak oliba oliotan.
  • Murriztu hondo iluna pixkat.
  • Emultsionatu hondo murriztua eta hotza. Gehitu onddoak konfitatzeko erabilitako olioa emultsiona mantenduz.

Hornidurentzat:

  • Garbitu berakatz-samurrak (alde berdea eta lehen geruza kenduz) eta moztu makiletan.
  • Galdarraztatu, freskatu, xukatu eta erreserbatu.
  • Zuritu hazikontxoak ur hotzetan ozpinarekin.
  • Kendu hazikontxoen tela eta banatu modu erregularrean.
  • Zuritu, xehetu eta sueztitu su eztian kipula eta berakatza brunoisean moztua.
  • Moztu perretxikoak eta onddo konfitatuak dadoetan, gehitu sueztitutako barazkiei eta salteatu.
  • Ondu eta buzti ardo zuria txorrotada batekin. Gehitu perrexila xehetua.

Apaintzeko:

  • Aukeratu apoperrexil-orriak.
  • Frijitu ziazerba fresko orriak.
  • Egin tomate-hautsa.

MUNTAIA ETA ZERBITZUA

  • Salteatu hazikontxoak oliba olio apur batekin, kurruskariak egon arte.
  • Gehitu berekatz-samurrak eta ondu.
  • Gehitu perretxikoak eta salteatutako onddoak. Sueztitu.
  • Egosi pasta irakiten dagoen uretan gatzarekin, xukatu eta aurretik prestatutako salteatua gaineratu.
  • Plateratu: jarri orea hornidurekin plateraren erdian eta hazikontxoak inguruan.
  • Saltseatu elutsioarekib eta apaindu apoperrexilarekin eta tomate hautsarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.05 g
Gantz azido aseak 6.02 g
Gantz azido monoasegabeak 16.81 g
Gantz azido poliasegabeak 4.08 g
Kolesterola 286.6 mg
Kaltzioa 279.39 mg
Burdina 8.64 mg
Zinka 2.82 mg
A bitamina 619.12 ug
C bitamina 80.77 g
Azido folikoa 322.36 ug
Gatza (Sodioa) 559.91 mg
Azukreak 17.53 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.