Idi-mihia perretxikoak

Kategoria Perretxikoak

Oso perretxiko moldakorra da, eta beste zaporeekin oso ondo nahasten da, bakailaotik hasi eta untxi edo erbi bateraino. Maionesa ere egin daiteke perretxiko hauekin.

Bere izen zientifikoa Hydnum repandum da, gaztelaniaz «lengua de vaca» esaten zaio, eta katalanez «llengua de bou». Zapore preziatua duen arren, kantitate txikitan jan behar da, digeritzeko astuna izan daiteke eta. Perretxikorik zaharrenak mikatz samarrak izan daitezke. Udazkenean hazten da, nahiz eta, askotan, neguan ere hazten den, mendian udazkeneko beste espezieak jada desagertuta daudenean, batez ere txilardidun pinudietan. Gehienez -5ºC-ko tenperaturak jasateko gai da.

Erraza da identifikatzen, nahiz eta antzeko beste espezie batzuekin nahas daitekeen, jangarriak horiek ere. Perretxiko honen ezaugarririk deigarriena, eta hizkuntza batzuetan izena ematen diona (gaztelaniaz «lengua de vaca» −behi-mihia−), himenioan aurki dezakegu. Himenioa txapelaren azpiko aldea da, eta ezten txikiz osatuta dago; horrek behi-mihiaren antzerako testura ematen dio. Hydnum repandum-az gain, Hyndum rufescens ere badugu, gaztelaniaz «lengua de gato» deiturikoa, baina hau txikiagoa da eta txapelak laranja kolore berezia du. Hyndum albidum da tripaki argiekin nahasgarriena, pinudietan hazten baita, abaritzekin eta zurbeltzekin nahastuta. Espezie honen ezaugarririk deigarrienak zuri-zuria dela eta sukalderako kalitaterik onena duela dira.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 2.5 g
Gantz azido aseak 0.07 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.17 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 9.0 mg
Burdina 1.0 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 4.0 g
Azido folikoa 23.0 ug
Gatza (Sodioa) 5.0 mg
Azukreak 4.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.