Kategoria Itsaskiak
Alergenoak
Krustazeo
Krustazeo

Krustazeo brankiuroa da. Honetan bereizten da txangurrutik: zabalagoa da, lehen hankak matxarda modukoak ditu, oso handi eta indartsuak, eta oskola, berriz, leuna eta hankak iletsuak.

Irits daiteke 20 cm luze eta 5 kg izatera. Metro bat eta 30 metro arteko sakoneran bizi da, itsas hondo hondartsu eta harritsuetan.

Txangurruaren leku beretan harrapatzen da, eta iparralderaxeago ere bai Atlantikoan. Merkatuan bizirik eta egosita aurkituko dugu, baina izoztuta eta kontserban ere bai.

Txangurrua bezala prestatzen da, eta nahas daitezke ere biak prestakin batzuetarako. 

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.7 g
Gantz azido monoasegabeak 1.4 g
Gantz azido poliasegabeak 1.5 g
Kolesterola 100.0 mg
Kaltzioa 30.0 mg
Burdina 1.3 mg
Zinka 5.5 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 20.0 ug
Gatza (Sodioa) 370.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.