Azenario-landarearen sustraia da eta Unbeliferoen familiako landare belarkara da.

Laranja kolorekoak izaten dira, baina barietate batzuk kolore moretua edo horia izan dezakete.

Azenarioak karbohidrato kantitate handia dauka baita zuntz kantitate handia ere, bai solugarria baita solugaitza ere. Horrek heste-igarotzea normalizatzen du eta idorreria ekiditen du; era honetan, koloneko minbizia eta gaixotasun kardiobaskularrak saihesten dira. Hala ere, ikuspuntu nutrizional batetik, elikagai honen ezaugarririk garrantzitsuena da bitamina eta mineral kantitate handiak dituela. Bitaminei dagokienez, azenarioak karotenoide asko ditu, zeintzuk aktibitate A probitaminikoa duten, eta horiek A bitaminan eraldatzen dira organismoan sartzen direnean.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 2.9 g
Gantz azido aseak 0.04 g
Gantz azido monoasegabeak 0.01 g
Gantz azido poliasegabeak 0.12 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 41.0 mg
Burdina 0.7 mg
Zinka 0.3 mg
A bitamina 1346.0 ug
C bitamina 6.0 g
Azido folikoa 10.0 ug
Gatza (Sodioa) 77.0 mg
Azukreak 7.3 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak