Alergenoak
Sulfitoak
Sulfitoak

Arroz-ozpina sukaldaritza japoniarrean gehien erabiltzen den ongailua da, sushiarekin adibidez. Arroz-ozpina edo komezua arroz almidoiaren hartziduratik lortzen den ozpin eztia da. Lizun-kultura baten bidez almidoia azukreetan deskonposatzen da; horri esker, ozpin honen zaporea gozoa eta garraztasun gutxikoa da.

Arroz-ozpina ardo zuritik lortutako ozpinaren antzekoa da, ia gardena eta lasto-kolorekoa edo urre-kolorekoa izan daiteke. Produktu hau gure sukaldera iritsi da japoniar sukaldaritza heldu delako, baina beste plater asko ontzeko ere ezin hobea da; besteak beste, entsaladak, olio-ozpinak, barazkiak, itsaskiak, etab.

Nutrizio-informazioa (0.1 l)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.0 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 15.0 mg
Burdina 0.5 mg
Zinka 0.1 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 0.0 ug
Gatza (Sodioa) 20.0 mg
Azukreak 0.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.